Berako III. azienda erakusketa egin dute apirilaren 28an

Ttipi-Ttapa 2018ko maiatzaren 2a

Apirilaren 28an Berako III. Azienda erakusketa eta nekazaritza produktuen salmenta egin dute kiroldegi aitzinean. Bertako ekoizleen salmenta eta idi proba erakustaldia ere egin dituzte. Hain zuzen, idi-parea eta traktorea izan dira aurrez aurre. Behiak, aretxeak, behorrak eta pottokak eta ardiak plazaratu dituzte eta hameketakoa ere izan dute abeltzainek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun