Berako Toki Ona institutuak 50. urteurreneko ospakizun instituzionala egin du apirilaren 27an

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 27a, 14:16

Ortzirale eguerdian izan da kiroldegian eta Nafarroako Gobernuko eta Bortzirietako udal eta ikastetxeetako ordezkariak bildu dira 

Berako Toki Ona Institutuaren 50. urteurrena gogoratzeko ikasturte osoan egiten ari diren ekitaldien artean, apirilaren 27an, ortzirale eguerdian ospakizun instituzionala egin dute kiroldegiaren atarian. Nafarroako Gobernuko eta Bortzirietako udaletako eta ikastetxetako ordezkariak bildu dira. Ikasle eta ikasle ohien musika doinu, dantza eta bertsoekin batera, Roberto Perez Elorza Nafarroako Gobernuko Hezkuntza zuzendari nagusiaren eta Enkarni Peña Toki Ona institutuko zuzendariaren solasak aditu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun