Maiatzaren 1eko ibilbide neurtuari dagokionez, astearte goizeko 9:30ean hasita eman beharko dira izenak. Lehenbiziko bikotea 10etan abiatuko da jubilatuen egoitzatik eta Landazelaiak, saihesbidea, Osasun Zentroa, parkea, Sumusa, Kastillobaita, Irubide, Martxanpaita, Txakaingo zubia, Txakaingo iturria, Matxitenea, Lizardibaitako zubia, Eroski eta Plaza Zaharra barrena, berriz ere egoitzara bueltatuko dira ibiltariak. Ondoren, hameketakoa dastatzeko aukera izanen dute parte hartu duten bazkideek.
Ama eta amatxien eguneko bazkaria
Ama eta amatxien eguneko bazkaria antolatu du aurten ere Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak. Maiatzaren 6an eginen dute elkartearen egoitzan, baina txartelak hartzeko hondar eguna apirilaren 30a, astelehena da, 20 euro ordainduz. Menuan, kroketak, entsalada epela, legatza saltsa berdean eta tarta izanen dituzte, ura, ardoa, kaba, kafea eta likoreekin bustia.
Logroñora bidaia maiatzaren 16an
Logroñora bidaia ere antolatu du San Fermin elkarteak maiatzaren 16rako. Goizeko 7:30ean abiatuko da autobusa suhiltzaileen parketik eta Erreniegan geldituko dira gosaltzera. Logroñon bisita gidatua eginen dute nahi dutenentzat eta bazkaria Calenda jatetxean. Bazkal ondotik, etxerako bidean, Garesen geldituko dira eta handik Lesakara. Bidairako txartelak maiatzaren 10era bitarte eros daitezke 32 eurotan, bazkaria eta gidaria barne direla.