Lantegia doakoa da eta izen-emateko 848 423450 telefonora deitu edo www.escuelademayores.navarra.es helbidera idatzi beharko da. Lantegia gaztelaniaz eginen da.
Maiatzaren 7an, 9an, 14an eta 16an, 10:00etatik 12:00etara bitarte
Modu aktibo eta osasungarrian zahartu nahi duten hirurogei urtetik goitikoei bideratuta, Osasunez zahartzea lantegia izanen da maiatzean Beran. Zortzi orduko lantegia izanen da, lau saiotan banatua: hilaren 7a, 9a, 14a eta 16a dira zehazturiko egunak. 10:00etatik 12:00etara bitarte bilduko dira Lagun Handiak Elkartean (Legia kalea, 26).
Lantegia doakoa da eta izen-emateko 848 423450 telefonora deitu edo www.escuelademayores.navarra.es helbidera idatzi beharko da. Lantegia gaztelaniaz eginen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.