Berako III. Azienda Erakusketa eginen dute apirilaren 28an

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 26a, 13:09
Larunbat goizean, kiroldegi aitzinean dute hitzordua

Heldu den apirilaren 28an, larunbat goizean, III. Azienda Erakusketa eginen dute Beran. Kiroldegi aitzinean dute hitzordua. Bertaratzen direnek idi proba eta aziendak ikusteko ez ezik, inguruko ekoizleen salgaiak erosteko aukera izanen dute. Bazkariarekin borobilduko dute feria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun