Bakoitzarengatik, 250na euroko bonoa eskuratuko du saritzat, herriko komertzio, zerbitzu edo ostatuetan erabiltzeko.
Herrian Lehen Hezkuntza ikasten duten ikasleei zuzendutako programaren kontrazal lehiaketara 130 lan aurkeztu dituzte eta horien artean, Onintze Iparragirre Irigoienen Zezen artista aukeratu dute irabazle. Honek, 100 euroko bonoa izanen du saritzat, herriko dendetan eskolako materiala erosten erabiltzeko, bere lana programaren gibeleko azalean argitaratua ikusteaz gain.
Aste Santu inguruan Turismo Bulegoan egindako erakusketan herritarrek emandako bozkekin aukeratu dira aurten ere Sanferminetako irudi irabazleak. Erabaki honekin, eta bi hilabete eskas falta direla, besta usaina somatzen hasia da herrian. Besta Batzordeak ere lehen bilerak egin ditu eta hasia da uztailaren 6tik 10era egitarauaren xehetasunak lotzen.