‘Tortura Euskal Herrian’ solasaldia eskainiko dute Pako Etxeberria antropologo forenseak eta Zaine Rekondo lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 24a, 09:52

Apirilaren 28an, larunbatean 19:00etan hasita Lesakako Harriondoa Kultur Etxean

Tortura Euskal Herrian izenburupean hitzaldia eskainiko dute Pako Etxeberria antropologo forense ezagunak eta Zaine Rekondo, torturak jasandako lesakarrak apirilaren 28an, larunbat arratsaldeko 7etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan.

 

Hamar urte bete dira aurten Mattin Sarasola eta Igor Portu lesakarrak atxilotu eta torturatu zituztela. Kasuak oihartzun handia izan zuen Lesakan nahiz Euskal Herrian, Portuk erietxean bukatu baitzuen lesio larriekin. Gerora Guardia Zibilen kontrako epaiketa etorriko zen, eta Estrasburgoko sententzia. Urteurrena ’10 urte, ehunka kilometrora, bihotzetik gertu’ izenburupean egiten ari diren ekitaldiekin gogoratzen ari dira.

 

Hizlariak

Hitzaldian bi hizlarik hartuko dute parte.

- Pako Etxeberria; Antropologo forensea, EAEn torturen inguruko ikerketa egin berri duen forense ezaguna. Tortura Euskal Herrian eta Mattin nahiz Igorren kasu zehatzak azalduko ditu, EAEn egindako ikerketaren berri eman eta Nafarroan egin nahi denaren berri emanen du. (Gazteleraz) 

- Zaine Rekondo, 2007an atxilotu eta torturak salatu zituen lesakarra. Torturatua izan den herritar baten ikuspuntua eta bizipenak azalduko ditu.(Euskaraz)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun