Liburuaren Eguneko eta Toki Onaren 50. urteurreneko ospakizunak uztartuz, Altzateko plazako parkean bildu dira
Pio Barojaren Zalakain abenturazalea eleberriaren ahoz gorako irakurketa publikoak goxatu du Altzateko plazan dagoen parkea apirilaren 23an. Liburuaren Eguneko eta Toki Onaren 50.urteurreneko ospakizunek bat egin dute. Institutuko ikasle eta irakasleak ez ezik, Arantzako alkatea, Berako kultur zinegotzia, Etxalarko eskolako zuzendaria eta Euskara Mankomunitateko langile bat bildu dira, bertzeak bertze.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.