'Kontu eta kantu' ipuin kontakizuna eskainiko dute apirilaren 24an Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko api. 24a, 08:07

Fernando Anbustegiren eskutik, asteartean 18:00etan liburutegian

Kontu eta kantu ipuin kontakizuna eskainiko du Fernando Anbustegik apirilaren 24an, astearte arratsaldeko 6etan Lesakako liburutegian. 

Izenak berak azaltzen duen gisara, kontuak eta kantuak uztartzen dituen ikuskizuna da. Sorkuntza propioko ipuinak kontatzeaz gain, bertsoak tartekatzen dira. Ongi pasatzeaz gain, balore desberdinak garatzeko ipuin konta/kantakizuna izan nahi du Kontu eta kantuk. Bereziki literatura eta bertsolaritzarekiko atxikimendua lantzeko aproposa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun