Larunbat arratsaldeko emanaldiaren ondotik, Irubideko afari mexikarra ere girotu zuten
Giro ederra paratu zuen Txamukos Mariatxiak taldeak larunbat arratsaldean Lesakako Andra Mari Zahar Etxean. Mexikoko doinuak eta kantuak adituz eta abestuz gustura egon ziren bizilagunak. Ondotik, arratsean, Irubide jatetxeko afari mexikarrean ere parte hartu zuen Txamukos taldeak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.