Beti Gazteko mutilek tiraldi guztiak irabazi zuten saioan, baita Txantrearen kontrako finaleko biak ere. Berriozar A hirugarren izan zen. Beti Gazteko laukotean Karmelo Mitxelena eta Gerardo Telletxea bezalako esperientzia handiko bi tiralari eta Beñat Ordoki eta Unai Gurrutxaga bezalako gazteak uztartu dira. Beñardo Iantzi izan dute entrenatzaile eta Joxe Angel Mitxelena laguntzaile.
Emakumezkoetan ere lan bikaina egin zuen Beti Gazte A taldeak eta tiraldi guztiak irabazi zituen, Berriozarren kontrako finala bezalaxe. Beti Gazte B izan zen hirugarren. Talde txapeldunean Aitziber Goienetxe, Udane Arbelaitz (Oiartzun), Oihana Mindegia (Aurtitz) eta Ainhoa Ubiria aritu ziren. Joxe Angel Mitxelena izan zen entrenatzaile eta Arritxu Muxika laguntzaile.
Sari banaketan, Nafarroako Herri Kirol Federazioak eskerrak eman nahi izan zizkion Joxe Mari Irazoki 'Legarra'ri, herri kiroleko argazkiak eta informazioa zabaltzen eliten duen lanarengatik. Berak jarri zituen txapelak, Berako Nerea Sorondo aizkolariarekin batera.