Irakurketa publikoa izanen dute Beran, apirilaren 23an

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 20a, 15:22
Toki Ona institutuak antolatu du irakurketa publikoa

Liburuaren Eguneko eta Toki Onaren 50. urteurreneko ospakizunak uztartuz, Altzateko plazako parkean bilduko dira

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea eleberriaren ahoz gorako irakurketa publikoak goxatuko du Altzateko plazan dagoen parkea apirilaren 23an. 08:30etik 14:00etara bitarte, Liburuaren Eguneko eta Toki Onaren 50.urteurreneko ospakizunek bat eginen dute. Institutuko ikasle eta irakasleak ez ezik, Arantzako alkatea, Berako kultur zinegotzia, Etxalarko eskolako zuzendaria eta Euskara Mankomunitateko langile bat bilduko dira. 

 

Carmen Carok, idazlearen alabak, Madrilen dagoela eta, ez duela joaterik izanen jakinarazi du; gonbidapenak ilusio berezia egiten diola gaineratuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun