Noiztik motor munduan sartua?
Aspalditik gustuko izan dudan kirola da. Laguntzaile bezala parte hartu dut aunitzetan eta ikustera ere mugitu izan naiz, harat eta honat. Baina kotxe barrenetik zer esperientzia den probatu nuen lehen aldia 2003. urtean izan zen.
Lehen ere kopiloto bezala aritua zara, beraz…
2003an ibili nintzen lehen aldiz, orain nire senarra den Asier Lekuonarekin. Berekin ibili nintzen, bera gidari eta ni kopiloto lanetan. Citroen Saxo batekin izan zen eta Copa RAC Vasco-Navarro txapelketan parte hartu genuen.
Eta orain piloto ariko zara, proba honetan, lehen emakumea bolantean… Ardura berezia duzu?
Ardura, ardura, ez dakit… Baina dagoeneko urduritzen hasia naiz. Ilusio eta gogo aunitzekin eginen dudan gauza da. Niretzako helburu garrantzitsuena ikastea da, beti ere disfrutatuz!
Zein probatan parte hartuko duzu?
Ford Focus Koparen barrenen dauden probak hauek dira: Torres del RÌo (maiatzaren 19an), Obanos (ekainaren 23an), Anue (uztailaren 28an), Autol (abuztuaren 25ean), Nafarroako Zirkuitoa (irailaren 22an) eta Borja (urriaren 21ean). Kopatik aparte bertze proba batzuetan ere parte hartuko dut, esku pixka bat hartzeko: Ausejon, Autonan, Alfaron eta Aldeanuevan.
Zein helburu jartzen dizkiozu zure buruari?
Nire helburua, lehenik eta behin, ikastea da. Maite dudan kirol honetaz, ahalik eta gehien disfrutatzea, eta bertako giroaz gozatzea.
Bertzerik?
Eskerrak eman laguntzeko beti prest dauden lagunei, aukera hau eman didatenei, Miguel Iraizoz kopilotoari eta, nola ez, beti animatzen hor dagoen nire familari. Eta ahaztu gabe, eskerrak eman ere nire babesleei, laguntzarik ttikiena bada ere, kirol honetan laguntza handia delako.