Irakasle eta langile batzuk mahai-ingurua eskainiko dute Beralandetan ortziralean 18:00etan
Toki Ona institutuaren 50 urteurrenaren harirat, garai bateko ikasle eta irakasleekin egindako solasaldien ondotik, ‘Toki Onako historia eta anekdotak’ izenburupean mahai-ingurua eginen dute apirilaren 20an, ortziralean 18:00etan, Beralandetan.
Hain zuzen, Toki Onako irakasle eta langile batzuk egonen dira mahaian: Mari Paz Aizpuru, Maite Arzuaga, Maria Jesus Astondoa, Juanjo Errandonea, Andoni Errandonea, Jose Mari Irazoki, Virgilio Musgo, Santi Maya eta Enkarni Peña.
Aldi berean, erakusketa zabalik egonen da Kultur Etxean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.