Etxalarko Larraburua elkarteko urteko batzarra eginen dute apirilaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 19a, 10:46
Mus txapelketa Larraburua elkartean, joan den hurtan.

Larunbatean 17:00etan lehenbiziko deialdian eta 17:30ean bigarrenean

Apirilaren 21ean, Larraburua jubilatuen elkartearen urteko batzar orokorra eginen dute Larraburuan bertan. Lehenbiziko deialdia 17:00etan izanen da eta bigarrena 17:30ean. Elkartearen egoera ekonomikoa eta 2017ko kontuen azterketa, 2017an burututako ekintzak, aurten egin beharreko ekitaldien plangintza, bazkideen zerrendan izandako aldaketak, zuzendaritzaren aldaketak eta eskaerak eta galderak jorratuko dituzte bileran. Ondotik pintxoak eskainiko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun