Maiatzekoak
Maiatzean sartuta, 5erako kantu bazkaria antolatu nahi dute Igantziko Biltoki elkartean. Mitxelenatar akordeoilariak, aita eta bi semeak, etorriko dira berriz ere. Hagitz gustura gelditu ziren herritarrak aranztarrek eskainitako udazkeneko saioarekin, baina orduan eguraldiak lagundu ez zuenez, bertze saiakera bat izanen da Udaberriko Besten egitarauaren barrenean.
Aste bat beranduago, maiatzaren 12an, larunbatarekin, Xabi Telletxearen omenezko VIII. Mendi Bizikleta Jaitsiera izanen da. Jakina denez, egun gehientsua hartzen du probak, goizean entrenamenduekin eta arratsaldez konpetizioarekin.
Eta azkenik, maiatzaren 26a izanen da elkarteko mendizaleen eguna. Baztan aldera joateko asmoarekin zebiltzan, eta Baztanek mendi-kaxko eder ugari baditu ere, Iparla aukeratu dute horien guzien artean. Izpegiko lepotik aterako dira eta Iparlatik itzulia egin ondotik, bertan bazkaltzeko asmoa daukate.