Julian Gayarre abesbatzak emanaldia eskainiko du apirilaren 21ean Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko api. 19a, 07:38
Erronkariko Julian Gayarre abesbatza.

Larunbatean 19:30ean elizan eginen den mezan kantatu eta ondotik kontzertua eskainiko du Erronkariko taldeak 

Apirilaren 21ean, larunbatean, 19:30ean Erronkariko Julian Gayarre abesbatzaren emanaldia antolatu du Lesakako Abesbatzak elizan, Udalaren laguntzarekin. Mezan abestuko dute eta ondotik, kontzertua eskainiko dute. Ondotik, ekainaren 17an, Lesakako Abesbatza Erronkarira joanen da bertze kontzertu bat ematera eta honekin bukatuko dira bi abesbatzak elkarrekin egin behar dituzten ekitaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun