Xabier Lanz beratarrak atera du Bidasoko Lehenbizikoa

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 18a, 12:40
Xabier Lanz eta Lehenbizikoa erosi duen Iruñeko Ansoleaga 33 jatetxeko arduraduna.

Apirilaren 18an, asteazken goizeko 9etan atera du 4,750 kilo eta 77,5 zentimetro luze zuen arraina

Denboraldia igandean ireki eta laugarren arrantza egunera arte esperatu behar izan da aurten Bidasoko lehenbiziko izokina arrantzatzeko. Xabier Lanz, 30 urteko beratarrak atera du apirilaren 18an, asteazken goizeko 9etan Las Nazas inguruan, kutxarilla erabiliz. 4,750 kiloko pisua eta 77,5 zentimetro luze zuen izokin emeak.

 

Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko Lorenzo Jaurena presidenteak saria eman dio Lanz-i lehen alea harrapatzeagatik. Izokina, berriz, Iruñeko Ansoleaga 33 jatetxeak erosi du, 1.700 euroren truke. Saldu daitekeen izokin bakarra da Lehenbizikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun