Lesakako suhiltzaile boluntarioak eta Oronozko parkekoak hurbildu ziren Zalainera, baita Iruñeko bertze bi suhiltzaile ere. Hiru gazteei arnesak jarri, sokara lotu eta ibai bazterrera atera ahal izan dituzte.
Erreskate lanak ez dira batere errazak izan, ibaia indartsu baidator. Arratseko hamekak aldera atera ahal izan dituzte hiru gazteak eta Osasun Zentrora eraman dituzte, hipotermia sintomekin.