Eskola jantokien eredu berriaz hitzaldia antolatu dute Beran apirilaren 18an

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 17a, 07:00

Solasaldiaren irudia.

Asteazken arratsaldeko 5etan hasita, Arrea elkarteko Ester Montero izanen da hizlari Beralandetan 

Berako Udaleko Garapen Batzordeak proposatuta hitzaldi-eztabaida eginen eginen dute apirilaren 18an, asteazken arratsaldeko 5etan, Beralandetan. Hitzaldi hau Udalak eta Nafarroako Nekazal Produktu Ekologikoaren Kontseiluak antolatu dute eta hezkuntza, osasuna,  tokiko garapena eta ingurugiroa uztartzeko bideak planteatuko dira.

‘Ekologiko, bertako, fresko eta sasoiko jatea: eskola jantoki eredu berri baten norabidean’ izenburupean Arrea elkarteko Ester Montero izanen da hizlari.

Ikastetxe  eta bertze  jantokietatik nola bultzatu gai hauek izanen da hitzaldiaren ardatz. Bilera idekia izanen da parte hartu nahi duen guztiarentzat baina bereziki eskertuko dugu jantokiak kudeatzen dituzten entitateen parte hartzea.  Hitzaldia erdaraz izanen da eta eztabaida euskaraz eta erdaraz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun