Bortzirietako Haur Garapenaren XII. Jardunaldiak apirilaren 21ean antolatu dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 17a, 06:35

Hamabigarren edizioak beteko dute aurten Bortzirietako haur garapenerako jardunaldiek.

Eskualdean dauden baliabide eta zerbitzuen berri eman ondotik, Espektro autistaren desorekari buruzko solasaldia eskainiko du ANA elkarteko Amaia Arizek 

Bortzirietako haur garapen jardunaldien hamabigarren edizioa eginen dute apirilaren 21ean, Lesakako Udalaren Erabilera Anitzeko Aretoan. Lesakako Osasun Zentroak, Lesakako Udalaren, Guztiok elkartearen, ANAren Nafarroako Autismo Elkartearen eta La Caixaren Gizarte Ekintzaren laguntzaz antolatu ditu jardunaldiak.

 

Egitaraua

Egitarauari dagokionez, apirilaren 21ean, larunbatean, 09:00etatik 10:00etara haurtzaroan Bortzirietan dauden baliabideen eta zerbitzuen berri emanen dute Belen Compains pediatrak, Guztiok, Anfas eta Aspace elkarteek. 10:00etatik 11:30era espektro autistaren desorekari buruzko solasaldia eskainiko du ANA elkarteko Amaia Arizek. Atsedenaldiaren ondotik, 12:00etan, ANAk eskaintzen duen udako eskolaz ariko da Amaia Ariz bera.

Parte-hartzea doakoa da, baina aitzinetik izena eman behar da Bortzirietako Osasun Zentroan edo herrietako mediku kontsultetan edo bcompaib@cfnavarra.es helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun