Lehenbizikoaren zain daude Bidasoan

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 16a, 12:42

Hainbat arrantzalea bildu ziren Bidasoa ibai bazterrean, sasoiko lehen arrantza egunean. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Ehunka arrantzale bildu dira izokin arrantza denboraldiko lehen bi egunetan, arrakastarik gabe 

Normalean maiatzaren 1ean hasten da izokin arrantza denboraldia Bidasoan, baina aurten apirilaren 15era aitzineratu da. Igande goizean hainbat eta hainbat arrantzale bildu ziren Endarlatsa ingurura, baina ez zuten Lehenbizikoa arrantzatzeko aukerarik izan. Erreka mugitua dator eta horrek zaildu egiten du, nonbait, izokin arrantza. Astelehen goizean ere ez dute izokinik atera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun