Afari mexikarra izanen dute Lesakako Irubiden Txamukos taldearen eskutik

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 13a, 09:20
Txamukos taldeak Zahar Etxean eta Irubide jatetxea joko du apirilaren 21ean.

Apirilaren 21ean izanen da eta aitzinetik, Andra Mari Zahar Etxean ere joko du mariatxi taldeak 

Txamukos Mariatxiak taldearen eskutik, Lesakako Irubide jatetxean afari mexikarra antolatu dute apirilaren 21ean ( larunbatean 21:00etan). Aitzinetik, Txamukos taldeak Andra Mari Zahar Etxean ere eskainiko du emanaldia egun horretan, 17:30ean.

 

Irubideko afari mexikarrerako erreserbak 948 637127 edo 646 242687 telefonoetan egin daiteke (30 euro). Dagoeneko 103 lagunek eman dute izena. Menuari dagokionez, urdaiazpikoa, foie, vieira, legatza, entrekota, postrea, kafea, kubata eta edateko, ura, ardoa edo sagardoa aukeran. Otorduaz gain, noski, taldean zenbait musikari aldatu berri dituen Txamukos mariatxien doinuak kantatzeko eta dantzatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun