Azkilarrea auzoan, Senberrokobordan, dago Aterpekoen zuhaitz parkea, herritik kilometro batzuetara eta bista ederrekin. Aterpekoak eurek arduratzen dira zuhaitz parkearen kudeaketaz eta norbait interesatua egonez gero, beraiekin harremanetan jarri beharko du. Guttienez hogei laguneko taldea behar izaten da zuhaitz parkean ibiltzeko.
Joan den martxo hasieran inauguratu zuten, eta apirilaren 4an, herriko haur eta gurasoek gozatzeko aukera izan zuten.