Bertako ekoizleen merkatua eta Hazien Eguna eginen dute apirilaren 14an Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 11a, 07:58
Haziak trukatzeko aukera ere izanen da larunbat honetan Beran.

Hileroko hitzorduaz gain, haziak eramateko eta elkartrukatzeko aukera izanen da 

Bertako ekoizleen merkatua eginen dute apirilaren 14an, larunbatean 10:30etik 13:30era Ricardo Baroja eskolako arkupeetan. Aldi honetan, gainera, Hazien Eguna ere izanen da eta hortaz, bertako haziak eramateko eta elkartrukatzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun