Jon Olaizola lesakarra txapeldunorde izan da kluben arteko txapelketan

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 10a, 09:08
Zabala eta Olaizola, txapelduna eta txapeldunordea, podiumean

Jon Olaizola lesakarra txapeldunorde izan da Espainia mailan jokatu den kluben arteko esku pilotako banakako txapelketan, Huarte Klubarekin. Igande goizean jokatu ziren kluben arteko txapelketako finalak, Iruñeko Tenis Klubean. Javier Zabalak (San Cosme Klubean diharduenak) 10-7 eta 10-1 irabazi zion lesakarrari, joan den urteko garaipena berretsiz.

Parekatu hasi zen lehendabiziko partida, norgehiagoka gogorra izan zuten; baina, pixkanaka, Zabala gailendu zitzaion. Bi finalistek Europa mailako txapelketan parte hartzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun