Bidaziren azoka berriaren inaugurazioa eginen dute apirilaren 13an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko apirilaren 10a

Bidaziren lokal berria, Berako San Esteban karrikan.

Alkaiagatik Berako San Esteban karrikara eraman dute 

Bidazi elkartearen azokaren aldaketa joan den larunbatean egin zen, eta nahiz eta aste honetan irekita eta martxan egon, inaugurazio ekitaldia ortziralean eginen da, arratsaldeko 6:30ean. Bidazik, 2014. urtetik orain arte Alkaiaga auzoan zeukan azoka, baina aste honetatik aitzinera, Berako San Esteban karrikan dago, 11. zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun