Transbidasoa-Euromaster-Inurrieta master mailako txirrindulari taldekoak podiumean berriz ere

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 10a, 07:06
Ion Zeberio, Baranbioko podiumeko koxkarik altuenean, elite mailan.

Ion Zeberio lehenbiziikoa izan zen elite mailan Baranbioko lasterketa gogorrean

Asteburu honetan, master mailan Transbidasoa-Euromaster-Inurrieta taldearen izenean ari diren Beti-Gazteko txirrindulariak Saint-Tropez-en eta Baranbion aritu ziren. Frantzian munduko txapelketako sailkapen txartelaren lehian ibili ziren Luziano Mitxelena lesakarra eta Iñigo Lizaratza Leitzarra. Baranbion Ion Zeberio bigarren (elite mailako 1.) helmugaratu zen Lesakako taldearentzat podium berri bat lortuz. 

 

Baranbiokoa lasterketa gogorra izan zen eta hasierako laukotean Doneztebeko Iñigo Arregi izan zen protagonista, handik kilometro batzuetara Ion Zeberio eta bertze zizklista batzuk gibeletik ailegatu eta Garrastatxuko maldetaraino batera iristsi zen zortzikotea osatu zuten. Mario Gutierrez kantabriarrak Ion Zeberiok baino igoera hobea egin zuen eta Transbidasoa-Euromaster-Inurrieta taldeko txirrindularia 2. postuarekin konformatu behar izan zuen (elite mailan lehenengoa). Beti-Gazte KJKE-ko Txutxin 73. akitu zun froga. Erreka KE-ko txirrindulariak Ibai Ordax 43., Iñigo Arregi 61., Imanol Etxeberria 71. eta Jon Maritxalar 85. helmugaratu ziren; Elizondoko Patxi Meokik ere parte hartu zuen baino ez zuen froga akitzerik izan. 

 

Saint-Tropezen

Saint-Tropezen ibilbide luzea eta gogorra izan zuten, gainera haizeak gogor jo zuen goiz guztian. Zorte txarra izan zuen Iñigo Lizartzak eta erorikoa izan zuen aurreko taldean zijoala. Helmugan Luziano Mitxelena bere mailako 12. sailkatu zen eta Iñigo 46. bere mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun