Pastorala gogoan kantaldia eta afaria egin dute Etxalarren apirilaren 7an

Irune Elizagoien 2018ko api. 9a, 15:48

Buhameak, Gaztelu abesbatza, Niko Etxart, Mikel Markez eta Jesus Mari Lopetegik parte hartu zuten kantaldian 

Apirilaren 7an Karmen Etxalarkoa pastoralean parte hartu zuten antzezle eta lanean aritutakoek elkartzea egin zuten Etxalarren. Pastoralaren gidari izan ziren Pantxika Urruti zuberotarrak eta bere taldekideek (Bea, Patrick, Maddi eta Buhaminak) kontzertua eta afaria antolatu zuten. Ilunabarrean kantaldia izan zen elizan eta ondotik ia 200 lagunek afaria egin zuten frontoian. Sorpresa izan zen, bertze abesbatzekin batera, Niko Etxart, Mikel Markez eta Jesus Mari Lopetegi bezalako kantari ezagunak herrian kantari aditzea. Argazkiak: Irune Elizagoien

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun