Lesakako Elutxa txarangaren eta soinularien arteko erronka giro onean joan da

Ttipi-Ttapa 2018ko apirilaren 9a

Elutxa txaranga eta soinularia taldea, poteo musikatuan.

Lesakako Elutxa txaranga eta soinularien taldearen arteko erronka moduan iragarritakoa, lagunarteko egun borobila suertatu zen apirilaren 7an. Larunbat goizean, Futbol-7 partida jokatu zuten Mastegin, eguerdian poteo musikatua eta futbol partidaren errebantxa egin zuten Linddurrenborda sagardotegian. Bazkalondoko emanaldi ikusgarria ere eskaini zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun