Lesakako Elutxa txarangaren eta soinularien arteko erronka iragarri dute apirilaren 7an

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 6a, 13:23
Bortz urte bete dituena Elutxa txarangak erronka izanen du Lesakako Soinulariak taldearekin.

Larunbat goizeko 10:30ean futbol-7 partidarekin hasi eta bazkalondoko emanaldi ikusgarriarekin bukatuko dute

Erronka berezia iragarri dute apirilaren 7rako Lesakako Elutxa txarangak eta soinularien taldeak. Beti Gazte elkartearen laguntza izan dute antolaketan.

 

Hasteko, larunbat goizeko 10:30ean “hil ala biziko” futbol-7 partida jokatuko dute Mastegi futbol zelaian. 12:30ean poteo musikatua eginen dute teta 14:30ean futbol partidaren errebantxa jokatuko dute Linddurrenborda sagardotegian. 17:30ean, bazkalondoko emanaldi ikusgarria eskainiko dute.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun