Lesakan Euskaraldia antolatzeko bilera irekia eginen dute apirilaren 9an

Ttipi-Ttapa 2018ko apirilaren 6a

Astelehenean 19:00etan Matxinbeltzenean

Apirilaren 9an Euskaraldia antolatzeko bilera irekia eginen dute Lesakan, Matxinbeltzenean, astelehen arratsaldeko 7etatik aitzinera. Euskaraldia Euskal Herriko hainbat herri mugimenduk eta erakunde publikok antolatzen dute. Ekimenaren bitartez hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun