Berako III. Azienda erakusketa apirilaren 28an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 8a, 11:00
Aziendak eta bertze produktuak plazaratzeko, aitzinetik izena eman beher da.

Egun horretan salmenta postua jarri edo aziendak plazaratu nahi dituztenek izena eman beharko dute hilaren 20a baino lehen

Apirilaren 28an Berako III. Azienda erakusketa eta nekazaritza produktuen salmenta izanen da Toki Ona kiroldegi aitzinean. Bertako ekoizleen salmenta eta idi proba erakustaldia eginen dituzte. Egun honetan parte hartu nahi duenak, bai salmenta postua jarriz nahiz azienda aurkeztuz, telefono zenbaki honetara deitu beharko du: 647254708. Parte hartzaileei bazkaria emanen zaiela ere jakinarazi dute Herriko Etxetik. Izen emateko azken eguna apirilaren 20a izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun