Zehazki, urrezko dominak lortu zituzten Joane Etxegarai beratarrak eta Aroa Canabal igantziarrak, junior mailako semi Kenpo borroka modalitatean, 66 kiloz beheitiko eta 66 kilo goitiko kategorietan, hurrenez hurren. Modalitate berean, junior mailan, 75 kiloz goitiko kategorian zilarrezko domina lortu zuen Zigako Daniel Sanzek.
Laguntzaile eta erakusle bezala, Guadalajara hurbildu ziren Urdazubiko Ana Mitxelena eta Berako Koro Iriarte eta Izei Gillenea irakasleak. Txapelketak alde batera utzita, Berako kenpo kai taldea astelehen eta asteazkenero biltzen da Toki Ona kiroldegian, 20:00etatik 21:00etara.