Informazioa jasotzeko eta izen emateko Nazas kirol taldera jo daiteke (609 400421 edo 609 185834 telefonoetara deituz edo murdanoze@gmail.com helbidera idatziz), baita GAN-NIK elkarteko avarelaa@gan-nik.es helbidera idatziz.
Antolatzaileek eskularuak, poltsak, pintzak eta bertzelako materiala jarriko dute parte-hartzaileen eskura. Hauek arropa egokia eraman beharko dute, uretako oinetakoak eta euritakoak.
Urteko egitarua
Aitzinerako, maiatzaren 23an, Beretizko Natur Parkean jarraipen bilera eginen dute 17:00etatik 18:30era eta gero Iturenera joanen dira, Ezkurra erreka ikustera (19:00).
Ekainaren 2an, Baztan-Bidasoa, Urumea eta Leitzaran ibai bazterra garbitzeko eguna izanen da, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren bezperan eginen dituzten ingurumen boluntariotzaren ekimenen barnean.
Urriaren 18an, Irekibai proiektuaren jarraipen eguna izanen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!