Mantentze lanak egiteko bi langile kontratatzeko deialdia egin du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 5a, 09:05

Eskaerak apirilaren 9ra bitarte aurkez daitezke eta sei hilabeteko kontratua eginen zaie

Natur guneetan eta hiriko espazioetan mantentze lanak egiteko bi langile kontratatzeko deialdia egin du Lesakako Udalak. Kontratuak sei hilabeteko iraupena izanen du, 07:30etik 15:00etarako lanaldiarekin. Eskaerak apirilaren 9ko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Udaletxean.

Nahiz eta lanpostua ez atera, probak gainditzen dituztenekin lan-poltsa bat osatuko da. Lau urteko iraupena izanen du.

Nafar Lansarea eta Europar Batasuneko Gizarte Funtsak finantzatzen dute proiektu honen lan-kostua, erdi eta erdi.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun