Lesakako Gazte Eguna ekintzaz betea dator apirilaren 7an

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 4a, 08:27
Urtero urtero Lesakako gazte kuadrillak biltzen dira gun Honetan.

Larunbat goizeko gosariarekin hasi eta gauerdiko musika bitarte, egun osoan ekitaldiak izanen dira

Buruztanka Gaztetxeak Gazte Eguna antolatu du apirilaren 7rako eta horretarako egitarau zabala prestatu dute. Mozorrotuak agertzeko eta bazkarirako apirilaren 4ra bitarte Arranon izen emateko deia egin dute.

 

Larunbat goizeko 9etan gosaria eginen dute Buruztanka Gaztetxean. 10:30ean Buruztanka konpartsa abiatuko da gaztetxetik. 11:00etan ginkana eginen dute plazan. 12:30ean sukaldaritza lehiaketa. 14:30ean bazkaria. 17:00etan Olinpiadak. 19:30ean Elektropoteoa Polekelekerekin. 22:00etan Ziribulio Sound System Koxkilan izanen da eta gauerditik aitzinera, DJ Bakilla Arranon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun