Berako klarinete-joleek Andoaingo Laukote Jaialdian parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 3a, 07:07

Ainara Pacheco eta Julia Artieda B&B laukotearekin aritu dira 

B&B Klarinete Laukoteak martxoaren 17an Andoainen ospatu zen Klarinete Laukote Jaialdian parte hartu zuen. Laukote hau, Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako bi kidek (Ainara Pacheco eta Julia Artieda) eta Beasaingo Musika Eskolako bertze bi kidek osatzen dute. Hortik dator B&B izena (Bera eta BEasain). Zorionak laukote egindako lanagatik!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun