Junta berrituko dute Igantziko Baratzondo elkarteko urteko bileran

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 22a, 07:42

Baratzondo elkartea egindako saskigintzari buruzko erakusketa, joan den urteko Kultur Egunetan. Argazkia: Oskar Txoperena

Larunbat ilunabarrean eginen duten bileran hainbat gai landuko dituzte Baratzondo Elkarteko bazkideek

Larunbat honetan, martxoak 24, ilunabarreko bederatzietan bilduko dira Baratzondo Elkarteko bazkideak, urteko bilera egiteko. Urtean zehar izandako altak eta bajak, kontuak, etabar izanen dira jorratuko dituzten gaiak, juntako lau partaide berri aukeratu baino lehen.

 

Orain juntan daudenak hauexek dira: Jose Antonio Urtizberea lehendakaria; Ana Isabel Etxeberria lehendakariordea; Anuntxi Txoperena diruzaina; Anttoni Goienetxe idazkaria; eta Amalia eta Manuela Sein bokalak. Horien artean, lehendakariordea eta diruzaina dira heldu den urtera arte segituko dutenak. Bertze gainerako lau karguak larunbat honetan eginen duten bileran aukeratuko dituzte.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun