'Vini, Vidi, Vinci' antzezlana martxoaren 24an eskainiko dute Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 22a, 06:39

Maite Bidarte, Maria Eugenia Arriola eta Gotzone Rekondo lesakarrek osatzen dute Hiruklun taldea.

Larunbatean 19:00etan hasita ikusgai izanen da Lesakako hiru emakumek osatzen duten Hiruklun antzerki taldearen lana

Martxoaren 24an, larunbatean 19:00etan, Vini, Vidi, Vinci antzezlana eskainiko du Hiruklun taldeak Kultur Etxean. Lesakako Maria Eugenia Arriola, Maite Bidarte eta Gotzone Rekondok osatzen dute Hiruklun antzerki taldea. Lehendik ere eskainia dute antzezlana Lesakan eta Igantziko Kultur Egunetan, arrakasta handiarekin. Sarrera 4 euro kobratuko dute.

 

Sinopsia

Emakumeak beti konkistatuak izan gara, lurraldeak bezala; beti izan dugu  agintzen gintuen inork eta zer egin behar genuen erraten ziguna; arauak ez ditugu emakumeak inoiz idatzi, gizonezkoen munduan, soilik gizonak izan baitira arau egileak eta agintzen zutenak.  Horrelako egoeraz asperturik 3 klown -emakume errebeldeak–, inguruko herriak konkistatzeko hautua eginen dute, beraiek asmatutako arauak eta legeak inposatzeko. Oraingoan, bada, emakume errebelde hauek  izanen dira herriak konkistatuko dituztenak eta beraien arauak inposatuko dituzte, mendeetan gizonek egin duten moduan. Berara iritsiko dira (vini), behatuko dute tokia eta bertako bizilagunak (vidi) eta azkenean, Bera herria konskitatuko dute (vinci)…..edo ez? 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun