Bigarren eskuko merkatu ttikia antolatu du aurten ere Berako Labiaga ikastolak

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 21a, 11:49

Martxoaren 25ean eginen da, igandean 09:00etatik 14:00etara Altzateko frontoian

Berako Labiaga Ikastolako Guraso Taldeak bultzatuta, bigarren eskuko merkatu txikia antolatuko dute martxoaren 25ean, igandean 09:00etatik 14:00etara Altzateko frontoain. 

Merkatu honetan edozeinek parte hartzen ahal du. Horretarako, bakoitzak bere postua jarri beharko du (mahaia eta behar duen guziarekin). Postua jartzeagatik, Ikastolari 10 euro ordaindu beharko zaizkio. Norberaren baitan egonen da postua bakarka edo bertze norbaitekin osatzea.

Postua jartzeko interesa dutenek, Ikastolako idazkaritzara deitu behar dute (948 630172), izena emateko, 09:00etatik 12:00etara. Merkatuan bigarren eskuko materiala bakarrik saltzen ahal da (jolasak, arropa, liburuak, etxeko tresnak, altzariak…). Materialaren prezioa norberak jarriko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun