Bortzirietan Euskaraldia antolatzeko bilera irekia deitu dute martxoaren 23an

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 20a, 07:37
Hainbat lagun bildu zen martxoaren 9an Beralandetan, Euskaraldiaren aurkezpenerako.

Ortziralean, 17:00etan izanen da Berako Toki Ona institutuan

Martxoaren 23an,  ortziralarekin,  17:00etatik aitzinera,  Euskaraldia egitasmoa Bortzirietan  antolatuko duen lan taldea bilduko da Berako Toki Ona institutuan. Deialdi zabala da eta interesa duen edonor ongi etorria da. Bilera dinamizatua izanen da eta bi ordu eta erdi inguru iraunen du; gurean izanen dugu Euskaraldiko Nafarroako dinamizatzailea.

Bortzirietan, Euskaraldiak bere ibilbidea modu arrakastatsuan hasi du. Joan den martxoaren 9an,  Beralandeta bete zen Kike Amonarrizen aurkezpen solasaldirako. Hainba herri, adin eta arloetako jendea elkartu zen bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun