Bortzirietako eskuz banakako XVII. Pilota txapelketako finalak jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 19a, 07:46
Txapeldun, txapeldun ordeak eta bertze parte-hartzaile batzuk, sariak banatu zituzten Jaunarena, Errandonea eta Martinez pilotariekin.

Martxoaren 17an Etxalarko udal pilotalekuan partida ikusgarriak izan ziren 

Bortzirietako eskuz banakako hamazzpigarren pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte martxoaren 17an, Etxalarko udal pilotalekuan. Zazpi kategoriatan banatuta 52 pilotari aritu dira txapelketa honetan.

 

Emaitzak

Ttikiak

Markel Irazoki (Etxalar), 18 – Ekiotz Iratzoki (Bera), 8

Umeak B

Amaiur Martinez (Lesaka), 18 – Beñat Azpiroz (Arantza), 16

Umeak A

Xanet Apezetxea  (Goizueta), 18 – Aimar Otxandorena (Lesaka), 3

Kimuak

Koldo Lakar (Bera), 18 – Ekai Madariaga (Arantza), 10

Haurrak B

Oier Orbegozo (Lesaka), 13 – Andde Maritorena (Bera), 18

Haurrak A

Beñat Andueza (Arantza), 13 – Markel Bertiz (Hendaia), 18

Kadeteak

Jon Pagola(Bera), 5 – Xabier Telletxea (Etxalar), 18

Finalen ondotik, txapelak eta oroigarriak banatu zituzten. Horretarako laguntzaile izan ziren Jon Jaunarena, Ander Errandonea eta Iñigo Martinez pilotariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun