Seme-alaben garapenari buruzko solasaldia eskainiko dute martxoaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 17a, 10:00

Astelehenean 17:30ean eskainiko du Amaia Vazquez psikologo klinikoak Harriondoan

Gure seme-alaben garapen psiko-afektibo sozialaren inguruko hausnarketa egiteko solasaldia eskainiko du martxoaren 19an, astelenean 17:30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean Amaia Vazquez psikologo klinikoak, Tantirumairu Ikastolak, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta. 2 eta 12 urte bitarteko haurraren garapenaren ezaugarriak ezagutu, haurra hobeki ulertu eta harreman positiboak eraikitzeko hitzaldia euskaraz izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun