Urteko batzar orokorra eginen du Etxalarko Altxata elkarteak martxoaren 18an

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 16a, 10:23

Etxalarko Gasna Feria, Altxatak urtean zehar antolatzen dituen ekitaldi nagusietako bat.

Hainbat gai izanen dituzte hizpide bazkideek igande eguerdiko 12:30etik aitzinera 

Martxoaren 18an, igandean 12:30ean, urteko batzar orokorra eginen du Etxalarko Altxata elkarteak. 

 

Hauek izanen dira bilkura horretan landuko diren gaiak: Azken Batzar Nagusiko akta onartzea, 2017ko kontuen nondik norakoak eta 2018ko aurrekontua, Gasna Feriari buruzko kontuak, San Juan suaren antolaketari dagozkionak, Usategietako igandea, dan­tzak, pilota, mugikorra, Laboral Kutxako dirua, junta aldatzea eta bestelako galderak eta era­tzunak. Bazkideei bilerara joateko deia egin diete, denen ideiak eta iritziak kontutan hartzeko denen parte-hartzea behar-beharrezkoa delako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun