Joan den urteko akta irakurri eta, bidezko bada, onartu ondotik, iaz egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dute; segidan, 2018rako prestatuak dituzten ekitaldien eta aurrekontuaren berri emanen dute. Kuoten eguneratzeari eta zuzendaritza batzorde berritzeari buruz ere ariko dira eta gisa guztietako informazioa emanen dute, eskari-galderen txandari ekin aitzinetik.