Igantzin eginen dute igandean Nafarroako Herri Kirol Jolasen laugarren jardunaldia

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 14a, 11:21
Jendetza bildu zen Ugandan Antsoainen, Nafarroako Herri Kirol Jokuen hirugarren jardunaldian.

Igantzi eta Basaburuako taldeek lan bikaina egin zuten Antsoainen jokatutako hirugarren jardunaldian 

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako laugarren jardunaldia Igantziko frontoin jokatuko dute martxoaren 18an, igandean 10:30etik aitzinera. Eguraldi txarra eginen balu Berako Eztegara frontoian izanen da saioa. Martxoaren 25ean Berroetan jokatuko den finalaren aitzineko azken jardunaldia izanen da eta Igantzik eta Basaburuak ongi bideratua dute finalerako sailkapena, bai proba konbinatuan baita sokatiran ere. Joan den igandean bikain ibili ziren Antsoainen.

 

Hauek izan ziren hirugarren jardunaldiko sailkapenak:                                                                                                                                            

KONBINATUKO SAILKAPENAK: 

Kimu mailako Proba Konbinatuan bost multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

1. Igantzi - 6:49.87

2. Andra Mari 5 - 6:58.18             

3. Antsoain B - 6:59.31             

4. Berriozar - 7:09.86             

5. Antsoain C - 7:12.20

6. Andra Mari 7 - 7:12.48

7. Andra Mari 3 - 7:24.12

8. Gainsol - 7:29.04

9. Andra Mari 6 - 7:30.88

10. Arartza - 7:31.69

11. Bargagain - 7:32.04

12. Andra Mari 2 - 7:36.27

13. Antsoain A - 7:38.89

14. Intsusburu - 7:42.69

15. Andra Mari 4 - 7:50.13

16. BRT Menditarrak - 7:52.62

17. Andra Mari 1 - 8:06.16

Lau jardunaldi eta Finala jokatuko dira. Jardunaldietako denborak batuta, denborarik onena lortzen duten lau taldeek Finalerako txartela lortuko dute.

                                              

           

Haur mailako Proba Konbinatuan lau multzotan banaturik aritu ziren. Emaitzak:

1. Andra Mari 3 - 9:02.43

2. Araxes - 9:07.91             

3. Andra Mari 2 - 9:16.23             

4. Berriozar A - 9:29.91      

5. Basaburua - 9:45.82

6. Iñigo Aritza - 9:53.90

7. BRT Menditarrak - 9:57.26

8. Artzanegi - 9:57.29

9. Andra Mari 1 - 10:10.73

10. Antsoain B - 10:33.83

11. Berriozar B - 10:36.02

12. Txantrea -  10:38.96

Lau jardunaldi eta Finala jokatuko dira. Jardunaldietako denborak batuta, denborarik onena lortzen duten lau taldeek Finalerako txartela lortuko dute.

 

Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakar batean aritu ziren. Emaitzak:

1. Basaburua - 10:36.16          

2. Iñigo Aritza - 10:53.69         

3. Andra Mari - 11:27.28

4. Anaraberri - 11:45.67

 

5 jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez 

 

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

 

 

HAUR MAILA (480 KG)

A multzoa

Iñigo Aritza  (3,5 puntu)                      

Berriozar A (3,5 puntu) 

Antsoain B  (1,5 puntu)                     

Andra Mari 2 (1,5 puntu)                      

 

 

B multzoa

Andra Mari 3 (4 puntu)   

Andra Mari 4 (3 puntu) 

Txantrea (2 puntu)

Antsoain A (Puntu 1)                                          

 

C Multzoa

Basaburua (4 puntu)      

Araxes (3 puntu)  

Berriozar B (2 puntu)     

Andra Mari 1 (Puntu 1)

 

 

Lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Hiru multzotan banaturik hartuko dute parte eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute.

           

KADETE MAILA (540 KG)

A multzoa                      

Basaburua  (5 puntu)                                            

Andra Mari 1 (4 puntu)                     

Iñigo Aritza (3 puntu)

Andra Mari 2 (2 puntu)      

Anaraberri (Puntu 1)

                                                          

5 jardunaldi jokatuko dira liga sistema bidez.

           

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun