Hain zuzen, Nerea Altzuri, Amaia Telletxea, Amaia Apezetxea, Aintzane Pikabea eta Leire Mitxelena txistulariak omendu zituzten. Hiru lehenbizikoek 31 urte daramazkite txistua jotzen, Gregorio Mitxelenarekin ikasi eta gero. Azken biak Gaizka Sarasola lesakarrarekin hasi ziren beranduago. Hain zuzen, Gaizka Sarasola berak pieza bat jo zien eta gero, ‘Ez dadila sekula isildu Arantzako ttunttunlarien soinua’ esaldiarekin, bortz emakume txistularien argazkia eman zieten oroigarritzat.