Mugaldekoak taldeak SUSA argitaletxeak 2004an argitara emandako izen bereko poema liburua izan zuten abiapuntu. Liburu hartako zenbait testu pop-rock, folk, blues eta country kutsuko musikarekin prestatzen aritu ziren Edu Zelaieta idazlea, Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariak, liburua jendaurrean aurkezteko asmoz.
- 2006an euren lehen CDa argitaratu zuten.
- 2012an bigarren CDa argitaratu zuten. Honetan Mattin Sorzabalbere (eta gero Joseba Baleztena) izan zuten laugarren mugaldeko.
Hirugarren Cda prestatzen aritu dira hasierako hiru lagunek, euren erritmo bidasotar-gasteiztar-brasildarrean, pieza hibridoen trilogia osatu nahian. Horretarako, baina, inguruko hainbat adikideren laguntza izan dute: Xavi, Ander, Monika, Morau, Petti, Idoia, Kotte, Begoña, Mathilde, Josevisky, Mikel, Asier, Haritz, Adam, Rita, Daniel, Pierre, Maryse…