78 mendizale bildu dira Bortzirietako Emakumeen IX. Mendi Itzulian

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 12a, 15:05
Bortzirietako Emakumeen IX. Mendi Itzuliak 78 mendizale elkartu zituen.

Etxalartik Azkura igo eta buelta egin zuten

Martxoaren 11n Bortzirietako emakumeen IX. Mendi itzulia egin zen Etxalarren, Emakumearen Egunarekin lotutako ekitaldiak burutzeko. 78 emakume elkartu ziren herri sarrerako aparkalekuan eta Azkura joan ziren eguraldi ederrak lagunduta. Herrira bueltan, plazan elkarretaratzea egin zuten eta Herriko Ostatuan bazkaldu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun